Paul Revereren gauerdiko ibilaldia
Paul Revereren gauerdiko ibilaldia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Grant Wood |
Sorrera-urtea | 1931 |
Izenburua | The Midnight Ride of Paul Revere |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta masonite (en) |
Dimentsioak | 76,2 () × 101,6 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta copyrightduna |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Metropolitan Museum of Art |
Bilduma | Metropolitan Museum of Art |
Inbentarioa | 50.117 |
Paul Revereren gauerdiko ibilaldia edo Paul Revereren zamalkada (ingelesez: The Midnight Ride of Paul Revere) Grant Wood artista estatubatuarraren 1931ko margolana da. Paul Revere abertzalea deskribatzen du, 1775eko apirilaren 18ko gauerdian zaldiz egindako ibilaldia, Lexingtongo eta Conmudeko guduen aurretik abertzaleei britainiar armada zegoela jakinarazteko. New Yorkeko Metropolitan Museum of Artean da. 2017az geroztik ez dago ikusgai.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pintura Cecil M. Gooch-ena izan zen Memphisen, Tennesseen, 1931tik 1950era. Memphis-en Young Women's Christian Associationi opari gisa eman zitzaion ondoren. Urte berean 15.000 dolarren truke saldu zioten Arte Metropolitar Museoari.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikuspegi oso altu batetik, txorien ikuspegitik, Revere Lexingtonen zehar, Massachusetts, zaldiz doa. Ilargiak biziki argiztatutako lurraldea zeharkatzen du. Nahiz eta gai historikoa izan, egileak ez zuen objektiboki tratatu. Argiztapen dramatikoak itzal ez oso errealistak proiektatzen ditu, eraikin estilizatuek, landaredi geometrikoak eta perspektiba altuak ezaugarri onirikoa ematen diote obrari. Artista Henry Wadsworth Longfellowren "Paul Revere 's Ride" olerkian inspiratu zen. Reverren zaldia egiteko Woodek jostailuzko zaldi bat erabili zuen.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b https://www.metmuseum.org/art/collection/search/488577
- ↑ Souter, Gerry (2009). American Realism. New York City: Parkstone International. 198.or. ISBN 978-1-78042-992-2.